Hitzetik Hortzera 2014-10-17

Doinu berrien sorkuntza

Doinu berrien sorkuntza izango du ardatz igandeko Hitzetik Hortzerak. Besteak beste doinuen sorkuntza-prozesuaz eta doinuen erabileraz hitz egingo dute bertsolariek. Horrez gain, Fernando Amezketarraren jaiotzaren 250.urteurrenean Amezketan antolatutako bi ekimen eskainiko dira: bertso-kantaldia eta bertso-afaria. Igandean, arratsaldeko 15:00etatik aurrera ETB1en.
Bertso-doinu berriak estreinatu zituzten pasa den Txapelketa Nagusian Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Unai Agirre, Amets Arzallus, Aitor Sarriegi eta Odei Barrosok. Doinu horien sorkuntza-prozesua eta bertsotarako erabiltzen diren doinuak izango dituzte mintzagai bertsolariek.

250 urte bete dira aurten Fernando Amezketarra jaio zela eta horren aitzakian hainbat ekimen antolatu dituzte Amezketan. Urteurrenaren harira Eñaut Agirre, Imanol Kamio eta Aitor Atxegak eskainitako bertso-kantaldia erakutsiko du telebista-saioak.

Kantaldiaren osteko bertso-afarian Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria, Jexux Mari Irazu, Iñigo Gorostarzu "Etxeorde" eta Haritz Mujika kantuan.

Hitzetik Hortzera, igandean 15:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza