Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2014-10-20

Oihana Bartra nagusi bigarren kanporaketan

Oihana Bartra nagusi bigarren kanporaketan
Bere atzetik gelditu ziren, hurrenez hurren, Josu Landeta, Aitor Arrutia, Lander Ibarluzea "Aitxulua", Inazio Vidal eta Itxaso Paia. 250 lagun elkartu ziren Gautegiz-Arteagan.
 Atzo jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa, Gautegiz-Arteagan. 250 bat lagun elkartu ziren pilotalekuan saioa jarraitzeko. Azkenean, honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Oihana Bartra Arenas                  344,5 puntu
 2.- Josu Landeta Egurrola                 342 puntu
 3.- Aitor Arrutia Azkueta                 341,5 puntu
 4.- Lander Ibarluzea Bikandi "Aitxulua"   339 puntu
 5.- Inazio Vidal Gurrutxaga               319 puntu
 6.- Itxaso Paia Ruiz                      316,5 puntu

  Atzoko saioan Bernardo Mandaluniz aritu zen gai-emale lanetan eta Ander Txakartegi, Andoni Larrea, Iñaki Aurrekoetxea, Jurgi Fuentes, Leire Etxebarria eta Mirari Azula izan ziren epaile.

 Hiru kanporaketaren faltan


 Gauzak honela, Oihana Bartrak zuzeneko txartela eskuratu du finalaurrekoetarako. Gainerakoek puntuazioen zain geratu beharko dute. Hiru kanporaketaren faltan, honela daude puntuazioak:

 1.- Beñat Ugartetxeak             372,5 puntu (zuzenean sailkatua)
 2.- Ibon Ajuriagojeaskoak         366,5 puntu
 3.- Julen Erezumak                356 puntu
 4.- Garikoitz Sarriugartek        354 puntu
 5.- Oihana Bartrak                344,5 puntu (zuzenean sailkatua)
 6.- Josu Landetak                 342 puntu
 7.- Aitor Arrutiak                341,5 puntu
 8.- Lander Ibarluzea "Aitxuluak"  339 puntu
 9.- Iñaki Iturriotzek             337,5 puntu
 10.- Inazio Vidalek               319 puntu
 11.- Aitor Bizkarrak              316,5 puntu
 12.- Itxaso Paiak                 316,5 puntu

 Saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalaurrekoetarako, eta puntuazioz beste sei batuko zaizkie hauei. Horrez gain, finalerdietara zuzenean sailkatuta daude jada orain dela bi urteko finalera sailkatu eta aurten izena ematea erabaki duten zazpi bertsolariak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza