Xilaba Bertsulari Xapelketa 2014-10-20

Igandean hasiko dira finalaurrekoak

Igandean hasiko dira finalaurrekoak
Larresoron izango da lehenengoa, Sustrai Colina, Odei Barroso, Xumai Murua, Maddi Sarasua, Xan Alkhat eta Ortzi Idoaterekin. Bigarrenean, Aiziritzen, Maddalen Arzallus, Eneritz Zabaleta, Ramuntxo Christy, Aitor Servier, Patxi Iriart eta Egoitz Zelaia jardungo dira.
 Larunbatean bukatu zen Xilaba Bertsulari Xapelketako lehenengo fasea eta, atsedenik hartu gabe, asteburu honetan bertan hasiko dira finalaurrekoak. Larresoron izango da lehendabizikoa, Herriko Gelan, igande honetan bertan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Sei bertsolari ariko dira bertan:

 Maddi Sarasua
 Odei Barroso
 Ortzi Idoate
 Sustrai Colina
 Xan Alkhat
 Xumai Murua

 Bigarren finalerdia Aiziritzen

 Bigarren finalaurrekoa, berriz, Aiziritzen izango da, Herriko Gelan, azaroaren 2an, 17:00etan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Aitor Servier
 Egoitz Zelaia
 Eneritz Zabaleta
 Maddalen Arzallus
 Patxi Iriart
 Ramuntxo Christy

 Bi finalaurrekoetatik sei bertsolari sailkatuko dira azaroaren 15ean Baionan jokatuko den finalerako. Sarrerak eskuragarri daude jada www.bertsosarrerak.eu atarian eta Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako zenbait saltokitan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza