Igandean 15:00etan ETB1en 2014-10-24

Xalbador Eguna Hitzetik Hortzeran

Xalbador Eguna Hitzetik Hortzeran
Pasa den igandean Urepelen ospatu zen Xalbador Eguna ekarriko du Hitzetik Hortzerak gure etxeetara. Horrekin batera, Durangon urteroko saio bilakatu den San Agustin kulturguneko bertso-jaialdia.
Xalbador eta Etxahun Iruri omendu zituzten pasa den igandean Urepelen. Xalbador Eguna ospatu zen eta bazkalosteko bertsoaldiez gain, bi bertsolari xiberutarrak hobeto ezagutzeko aukera eskainiko digu Hitzetik Hortzerak.

Horrez gain, Durangoko bertso-saioan Amets Arzallusek, Maialen Lujanbiok, Andoni Egañak, Igor Elortzak, Alaia Martinek eta Beñat Gaztelumendik osatutako bertso onenak ikusi eta entzun ahal izango dira. Unai Iturriaga izan zuten gidari.

Hori eta gehiago, igande bazkalostean, 15:00etan, ETB1en. Eta EITB Nahieranen.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza