Arratsaldeko 17:30ean hasiko da saioa, Olalde aretoan. Eneko Abasolo "Abarkas", Gorka Lazkano, Jon Rementeria, Joseba Artza, Julen Ibarguengoitia eta Peio Ormazabal ariko dira kantuan hirugarren kanporaketan.
Hirugarren hitzordua ere hariari josiko dio Bizkaiko Bertsolari Txapelketak. Gaur izango da, Mungiako Olalde aretoan, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Honako seikote hau aterako da oholtzara:
Eneko Abasolo Txabarri "Abarkas" Gorka Lazkano Arrizubieta Jon Rementeria Larruzea Joseba Artza Zubillaga Julen Ibarguengoitia Ordorika Peio Ormazabal Villanueba Sei bertsolarietatik bi, Eneko Abasolo "Abarkas" eta Peio Ormazabal, aurretik Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean arituak dira. "Abarkas" ez beste bostak eskualdeetako txapelketetatik sailkatu dira kanporaketara. Gainera, Gorka Lazkanok Durangaldeko txapela jaso zuen.
Egin beharreko lana Aurreko saioetan bezala, oraingo honetan ere bertsolariek hamarna bertso puntuagarri kantatuko dituzte, ariketa hauekin:
-Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso
-Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso
-Puntua emanda bina bertso zortziko txikian
-Kartzelako lana: gai bati buruz bi bertso doinu eta neurri librean
Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara Denera bost kanporaketa jokatuko dira, gaurko hau hirugarrena izango da. Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta gainerakoek puntuazioen zain geratu beharko dute. Aurreko saioak Beñat Ugartetxea eta Oihana Bartrarentzat izan dira. Honela dago sailkapena:
1.- Beñat Ugartetxeak 372,5 puntu (zuzenean sailkatua)
2.- Ibon Ajuriagojeaskoak 366,5 puntu
3.- Julen Erezumak 356 puntu
4.- Garikoitz Sarriugartek 354 puntu
5.- Oihana Bartrak 344,5 puntu (zuzenean sailkatua)
6.- Josu Landetak 342 puntu
7.- Aitor Arrutiak 341,5 puntu
8.- Lander Ibarluzea "Aitxuluak" 339 puntu
9.- Iñaki Iturriotzek 337,5 puntu
10.- Inazio Vidalek 319 puntu
11.- Aitor Bizkarrak 316,5 puntu
12.- Itxaso Paiak 316,5 puntu
Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik
hemen.