XALBADOR 2014-10-23

ENTZUN: Xalbador bakarka kantuan Bergaran

Maiz irakurri ditugu, eta batzuetan entzun, Xalbador zenaren bertsoak txapelketetan edo berak idatzita utzitakoak (Odolaren Mintzoan esaterako). Baina, plazaz plazako jarduna ere bazuen. Hona hemen 1973an Bergaran botatako bertsoak.

Herri irratiak jaso zituen eta orain Xenpelar Dokumentazio Zentroak gorde eta eskaini ditzake.

1973-12-15 Bergara Jaialdia
Joxe Mari Iriondo gai-jartzaileak, bakarka kantatzeko gai hau jarri zion bi bertso kantatzeko: Etsaiak ere maitatu behar omen dira, baietz uste al duzu?
AUDIO: Herri Irratiko Funtsa
Doinua: Hormatxoriak negu gorrian

Jaungoikoaren izenean nik
zabalduko det ezpaina
ta hitz hauekin sartuko ditut
Frantzia eta Espaina;
agindu zuen Jaungoikoak ta
egin behar alajaina!
Bai etsaia nik barkatzen dizut
ez zaitut maitatzen baina.

Ni ez naiz gauza gizona bainaiz
etsaiari barkatzeko
etsaiak eni berdin egin du
badakit bai gu tarteko;
bekatoros bat haundia naiz ni
zuer aitortu beharko
Jainkoa izan behar nintzake
gauza horri egiteko.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza