2014-10-23

ENTZUN: Xalbador Mattinekin kantuan Bergaran

Maiz irakurri ditugu, eta batzuetan entzun, Xalbador zenaren bertsoak txapelketetan edo berak idatzita utzitakoak (Odolaren Mintzoan esaterako). Baina, plazaz plazako jarduna ere bazuen. Hona hemen 1973an Bergaran Mattinekin osatutako bertsoaldia.

Herri irratiak jaso zituen eta orain Xenpelar Dokumentazio Zentroak gorde eta eskaini ditzake.



1973-12-15 Bergara Jaialdia
Joxe Mari Iriondo gai-jartzaileak, gai hau jarri zien Xalbador eta Mattini:
Aspaldiko lagunak dira. Gaur afaldu ondoren afariak ondoez egin dio Xalbadorri eta Mattin mozkortu egin da. Biak haserretu egin dira
AUDIO: Herri Irratiko Funtsa
Doinua: Haizeak bidali du

MATTIN:
Laguna behar dituzu
ederrak aditu
neri ezin baitzera
gaurkuan segitu
nere parte ta guziak
lagunak jan ditu
jan ditu asko baino
oain ezin kabitu.

XALBADOR:
Mahaiko edari guziak
zauzkigu lehortu
honek gehienak norbaiti
egungoan zortu
gure eztabaida guzia
hontan dago sortu:
neri gaitz egin dida ta
hau berriz mozkortu.

MATTIN:
Afaltzian nere partiak
nik ditut irentsi
baina ez naiz partitu
mahaietik ihesi
hau ni bezin gostura
egun ez da bizi:
komedorian hartu ta
komunian utzi.

XALBADOR:
Komunean baditut
nik hartuak utzi
lurrerat erortzeraino
ni ez naiz iritsi
Mattinek ematen zuen
horrela itsusi
nahiago nuen inork
ez balu ikusi.

MATTIN:
Moxkortuta ez naiz juan
mahaiaren azpira
zu komedoretikan
komunea juan zira
hoiek gizon batentzat
ederrak ez dira;
nik Bergarakoak ereman-
go ditut Frantzira.

XALBADOR:
Hoinbeste edatea
untzi batetikan
izan ahal zitaikela ere
ez neukan dudikan
medezin bat erosi det
zuretzat botikan;
hau edan zazu eta
zutitu hortikan!

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza