Atera txapelketa 2014-10-29

Gabiriarrak, urretxuarrak eta ormaiztegiarrak Goierriko herri arteko finalaurreeetan

Gabiriarrak, urretxuarrak eta ormaiztegiarrak Goierriko herri arteko finalaurreeetan
Urretxuko bi taldek, Gabiriak eta Ormaiztegik jokatuko dituzte Goierriko herri arteko Atera txapelketako bi finalaurrekoak. Larunbatean, Seguran, Gabiria 2 eta Urretxu 1 aritukodira. Azaroaren 8an, Urretxun, Ormaiztegi eta Urretxu 3. Finala azaroaren 14an izango da Zaldibian.
Urretxuko bi taldek, Gabiriak eta Ormaiztegik jokatuko dituzte Goierriko herri arteko Atera txapelketako bi finalaurreak. Larunbatean, Segurako Elordi elkartean, Gabiria 2 eta Urretxu 1 arituko dira. Azaroaren 8an, Urretxuko Amalur, Ormaiztegi eta Urretxu 3. Irabazleek finala jokatuko dute azaroaren 14an Zaldibian. Bi saioak afalondoan izango dira.

Bertso gehiago orain
Finalaurreetan ere prestatutako agur bereziak mantendu egingo dira, baina, bertsolariek lan gehiago egingo dute fase honetan. Denek egingo dute zortziko handi, txiki eta kopletan, eta horretaz gain ariketa bereziak izango dituzte: habaneran, beste taldekoak oinak jarrita, publiko artean kopletan eta abar.

Larunbateko saioan sei bertsolari hauek arituko dira kantuan: Gabiriko taldetik Jokin Murua, Gorka Maiz eta Mikel Asurabarrena. Urretxuko taldetik Antton Fernandez, Amaia Iturrioz eta Asier Sasieta.

Lehen fasean saio jendetsuak eta giro ona
Gainezka ez baina saio jendetsuak izan dira lehen fasekoak. Prestatutako agurrek ikutu berezia ematen diote saioei, eta ariketetan ere maila oneko saioak joan dira. Hamaika taldek jokatu dute lehen fasea eta lau saio izan dira, hiru taldeko hiru eta bi taldeko bestea.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu