15-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta 2014-10-29

Urtarrilean Negulekuak egingo dira

Izena emateko epea jadanik zabalik dago. Urtarrilaren 2, 3 eta 4an egingo dira Muxikako Gorozika auzoan. Euskal Herriko edozein gaztek eman dezake izena.
 Badira urte batzuk Euskal Herriko Bertsozale Elkartea eta Ikastolen Elkartea Eskolartekoaren inguruko hausnarketan dabiltzala. Iaz aldaketak izan ziren txapelketan, eta aurten Negulekuak antolatuko dituzte elkarlanean. Horren bidez, txapelketatik kanpoko eredu batekin, gazteek bertsozaletasuna sustatzeko aukera izango dute, aisialdian euskaraz gozatuz. Gainera, Euskal Herriko probintzia guztietako gazteek izango dute bertan parte hartzeko aukera, beraien arteko harremanak sendotze aldera.

 Muxikan bilduko dira gazteak

 Negulekuak urtarrilaren 2, 3 eta 4an egingo dira aurten, Muxikako Gorozika auzoan. Bertan 15 eta 18 urte bitarteko gazteak bilduko dira.

 Eskolarteko azkeneko txapelketan finalera heldu ziren bertsolari gazteen saria da bertan egotea. Baina, horiez gain, edonork izango du bertan izena emateko aukera.

 Horretarako, formulario bat bete behar da, hemen klik eginda. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza