Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2014-11-02

Gorka Ostolaza nagusitu da Mallabian

Gorka Ostolaza nagusitu da Mallabian
Gorka Ostolazak irabazi du Bizkaiko Txapelketako laugarren kanporaketa, Mallabian. Bigarren, Nerea Ibarzabal gelditu da. Bizi joan da saioa eta txalotza handiak jo dituzte Mallabiko frontoia bete duten 450 bertsozaleek. Bertsoaldi onenen hautaketa asteartean sarean.
Gorka Ostolazak irabazi du Bizkaiko Txapelketako laugarren kanporaketa, Mallabian. Bigarren, Nerea Ibarzabal gelditu da. Orain arteko saiorik jendetsuena izan da,: 450 entzule inguru eta frotoia beteta. Inguru bertsozalea izateaz gain, gazteek tiradizo handia dutela ikusi da. Txapelketan ohikoak diren gora-beherekin baina, saio bizia joan da eta jendeak gogotik txalotu du bertsolarien lana. Lan puntuagarriak bukatu ostean, epaia:

Gorka Ostolaza        379,5
Nerea Ibarzabal        353
Peru Vidal                   344
Arrate Illaro                 343
Eneko Arrate               333,5
Malen Amenabar        332,5

11 bertsolari finalaurreetara

Dagoeneko bostetik lau kanporaketa jokatuta, ari dira finalaurreak erabakitzen. Denera, hogeita hamarretik hamaika bertsolari pasako dira finalaurrera. Saioko bost irabazleak eta sei puntuazioz. Dagoeneko sailkatuta daude Beñat Ugartetxea, Oihana Bartra, Eneko Abasolo eta Gorka Ostolaza. Puntuazioz, Joseba Artza, Ibon Ajuriagojeaskoa, Julen Erezuma, Garikoitz Sarriugarte, Nerea Ibarzabal eta Peru Vidal daude oraingoz sailkatuta, saio baten faltan.

Puntuazioz, oraingoz sei aurrenekoak
Joseba Artza                       372
Ibon Ajuriagojeaskoa        366
Julen Erezuma                    356
Garikoitz Sarriugarte           354
Nerea Ibarzabal                   353
Peru Vidal                              344

Azken kanporaketa Zeanurin
Datorren domekan Zeanurin jokatuko da azken kanporaketa eta han erabakiko dira finalaurreak.
Honako seikote hau arituko da:

Ander Elortegi
Beñat Vidal
Igor Menika
Imanol Uria
Joseba Barandiaran
Xabal Galletebeitia


 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza