Asteko eduki nagusiak Bertsoan 2014-11-03

Xilabako finalaurrekoa, Bizkaiko kanporaketa eta Ermuko jaialdia asteon

Informazioaren alorrean, Xilaba Bertsulari Xapelketaren aurkezpena jorratuko du Bertsoak gertutik.
Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa finalaren atarian da. Aiziritzen jokatu zen bigarren finalaurrekoa atzo eta hango bertso hautaketa sarean da jada Bertsoan. Eneritz Zabaleta, Maddalen Arzallus, Egoitz Zelaia, Ramuntxo Christy, Aitor Servier eta Patxi Iriart aritu ziren kantuan. Bertsolarien saio ondorengo iritziak ere sartuko ditu. Bestalde, ostegunean aurkeztuko dute finala Baionan eta sareko plaza Baionan izango da, antolakuntzaren eta bertsolarien testigantzak jasotzeko.

Bizkaiko kanporaketa bihar

Josi Bizkaiko Bertsolari txapelketak laugarren kanporaketa jokatu zuen domekan Mallabian. Gorka Ostolaza, Peru Vidal, Arrate Illaro, Nerea Ibarzabal, Malen Amenabar eta Eneko Arrate aritu ziren bertsotan. Mallabiko bertso hautaketa eta Gorka Ostolaza irabazlearen hitzak bihar sareratuko ditu Bertsoak.

Jaialdia Ermuan

Euskal Birusak antolatuta, sei bertsolariko jaialdia egin zuten joan den ostiralean Ermuan: Maialen Lujanbio, Iratxe Ibarra, Alaia Martin, Uxue Alberdi, Onintza Enbeita eta Andoni Egaña. Ainhoa Aranburu aritu zen gaiak jartzen. Ermuko bertso eta berriak ere izango dira asteon Bertsoan.

Eduki horiek ez ezik, beste informazio gehiago ere izango da Bertsoan eta harribitxi bat ere bai ostiralean, bertsoaldi historikoen atalean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza