2014-10-30

Master sariak

Bertsolaritzari buruzko ikerketa-lanen eta master amaierako lanen proiektuak sustatzeko sariak

2014/10/29
Mintzola Fundazioak, Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean, bertsolaritzari buruzko ikerketa-lanen eta master amaierako lanen proiektuak sustatzeko helburuarekin, 2014an 2.000 ¤ko hiru sari esleituko ditu. Eskariak azaroaren 17a arte aurkez daitezke.

Deialdi honetan, master-amaierako lanen proiektuak lehenetsiko dira, baina besteikerketa-lan monografiko batzuen proiektuak ere onartuko dira, geroko tesiak bultzatzeko helburuarekin, horien ikergai nagusia bertsolaritza bada, nahi den jakintza-alorretik ikertua. Nolanahi ere, unibertsitate-irakasle doktore batek bermatu behar du proiektua.
Eskariak aurkezteko epea: 2014ko azaroaren 17a arte.
Hautatuen izenak eta ordezkoen zerrenda argitaratzeko eguna: 2014ko azaroaren 28a.
Ikerketa lanak amaitzeko epea: 2015eko ekainaren 15a.
Informazio gehiago, hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza