Igandean 15:00etan ETB1en 2014-10-31

Larresoro eta Errenteria Hitzetik Hortzeran

Larresoro eta Errenteria Hitzetik Hortzeran
Xilabako lehen finalaurrekoa eskainiko du Hitzetik Hortzerak igandean. Larresoron jokatu zen eta hango bertsoaldiekin batera protagonisten hitzak eskainiko ditu telebista-saioak. Horrekin batera bestelako bertso-plaza, Errenteriakoa. Ohiko jaialdian kantari, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Sustrai Colina, Andoni Egaña eta Igor Elortza.
Sustrai Colina da Xilabako lehen finalista Larresoroko finalaurrekoa irabazita. Saio hori eskainiko du Hitzetik Hortzerak igandean eta bertsoaldi onenekin protagonisten hitzak eskainiko ditu. Sustrai Colinarekin batera aritu ziren kantuan Odei Barroso, Xumai Murua, Maddi Sarasua, Xan Alkhat eta Ortzi Idoate.


Errenterian berriz ohiko jaialdia, arrakasta izan zuen Niessengo saioak. Josu Goikoetxearen gidaritzapean aritu ziren kantuan Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Sustrai Colina, Andoni Egaña eta Igor Elortza. Saio ederra osatu zuten eta onena eskainiko du telebista saioak.

Hitzetik Hortzera, igandean arratsaldeko 15:00etan ETB1en eta sarean EITB Nahieran atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza