Atera txapelketan 2014-11-05

Gabiriarrak finalera Goierriko herri artekoan

Gabiriarrak Goierriko Atera herri arteko finalean izango dira azaroaren 14an, Urrutxuarrei gain hartuta. Bigarren finalaurrea larunbat honetan jokatuko da Urretxun, Ormaiztegi eta Urretxuren artean.
Jokin Murua, Mikel Asurabarrena eta Gorka Maiz gabiriarrek osatutako taldea Goierriko Atera herri arteko finalean izango da azaroaren 14an, finalaurrean urretxuarrei irabazita. Seguran jokatu zen saioa Elorripe tabernan. Urretxu 1 taldearen izenean, Asier Sasieta, Amaia Iturriotz eta Antton Fernandez aritu ziren.

Bigarren finalaurrea, Ormaiztegi-Urretxu
, larunbatean
Urretxuarrek bi talde zituzte finalaurreetan eta larunbat honetan bigarren aukera izango dute finalera iristeko. Urretxun bertan jokatuko da Atera txapelketako bigarren finalaurrea Ormaiztegi eta Urretxu 2-ren artean. Urretxuko taldean arituko direnak: Maialen Akizu, Gorka Ojanguren eta Beñat Torres. Ormaiztegiko taldearen izenean: Iñaki Rezusta “Txaxio”, Beñat Hachen Baren eta Manex Mantxola. Motz tabernan izango da saioa, 23:00etan.

Finala Zaldibian
Atera txapelketako finala Zaldibian jokatuko da azaroaren 14an, aretoan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza