2014-11-06

Xapela Txomin Ezponda bertsolariaren eskutik

Txomin Ezponda Jatsuko bertsolariaren eskutik jasoko du Xilabako irabazleak txapela. Txomin Ezponda 80 eta 90garren hamarkadan erreferentziazko bertsolaria izan da. 1937an Jatsun sortua, Fernando Aire Xalbador ondoan zuela egin zuen lehen plaza 1955ean, Donibane Garazin. 1983an Nafarroako txapeldun izan zen (orduan Nafarroakoa eta Iparraldekoa batera egiten ziren) eta 1987an txapeldunorde. Beste zazpi bat aldiz ere izan zen finalista. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan Nagusian ere lau aldiz kantatu zuen eta finalaurretara iritsi ere bai behin.

Erreferentziako bertsolaria
Manuel Sein Xapun, Ernest Alkhat, Fermin Muira eta Jean Pierre Mendiburu izan zituen besteak beste belaunaldi kide Txomin Ezpondak plazaz plazako jardunean, baina gazteagoekin zubilana ere egin du (Amets Arzallus, Sustrai Colina...), duela zortzi-hamar urte arte aritu izan baita plazan.

Elkarrizketa Hitzetik Hortzeran
2006an Hitzetik Hortzerarako elkarrizketa egin zion Pantzo Hirigaraik. Bertan azaltzen ditu bere bertsotako hasierak, ibilbideak eta bertsoarekiko duen maitasuna eta atxekimendua.

Hitzetik Hortzerak antolatuta bertso bazkari bat egin zen 2002ko ekainean Elorrion,  eta bertan kanturako gaia jarri zion Sustrai Colinak.

Santi Iparragirre, Mixel Itzaina eta Emile Larreren ondotik, Txomin Ezpondak izango du Xilabako txapela jartzeko ohorea.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza