Igandean 15:00etan ETB1en 2014-11-07

Bi plaza eta bi aldarte Hitzetik Hortzeran

Bi plaza eta bi aldarte Hitzetik Hortzeran
Xilabako finaleko seikotea erabaki zen Aiziritzeko finalaurrekoan. Hango kontuak eta kantuak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak igandean. Horrekin batera, bestelako bertsoplaza Ermuan Euskal Birusa Elkarteak antolatuta.
Eneritz Zabaleta, Maddalen Arzallus, Ramuntxo Christy, Patxi Iriart, Aitor Servier eta Egoitz Zelaia izan ziren kantuan Aiziritzen Xilabako azken finalaurrekoan. Han erabaki zen hilaren 15eko finalean izango den seikotea: Aiziritzetik Eneritz Zabaleta, Maddalen Arzallus eta Ramuntxo Christy eta Larresoroko finalaurrekotik Sustrai Colina, Xumai Murua eta Odei Barroso.

Aiziritzeko kantuak eta kontuak, eta finalisten asmoak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak.

Txapelketatik bestelako plazara, urteroko bertso-jaialdia baita Ermuakoa. Euskal Birusa Elkarteak antolatzen du eta aurtengoan bertsolari hauek igo dira oholtzara: Iratxe Ibarra, Alaia Martin, Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Onintza Enbeita eta Maialen Lujanbio. Ainhoa Aranbururen gidaritzapean aritu ziren kantuan.

Ermuan urtero egiten dute bertso-jaialdia Sanmartin inguruan baina duela zazpi urte arte bertso-afaria egiten zuten. Orain hamazazpi urte gonbidatu zituzten kantura Sebastian Lizaso eta Maialen Lujanbio. Orduko bertsoak entzun ahal izango dira telebista-saioan.

Hori guztia Hitzetik Hortzeran, igandean 15:00etan ETB1en eta sarean EITB Nahieran atarian.



Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa