Araba Bertsozale 2014-11-07

Araban bertsolaritza zabaltzeko ekimena

Hiru zutabeko ekimena jarri du martxan Arabako Bertsozale Elkarteak: bertso-saio gutxi egiten diren inguruetan 14 bertso-saio antolatzen lagunduko du, bertso-eskolarik gabeko guneetan 20 hitzaldi egingo ditu eta zortzi eskualdeko eragilerekin harremanetan jarri da.
 Urteak dira Arabako Bertsozale Elkartea Araban bertsolaritza zabaltzeko lanean ari dela. Aurtengoan ekimen berri bat jarri du martxan: "Araba Bertsozale". Hiru argumentu daudela azaldu dute ekimena abiatzeko.

 Batetik, bertsolaritzak bestelako kultur eredu bat bultzatzeko aukera ematen duelako: "kontsumoko kultura indibidualaren aurrean kultura kolektiboa, sortzailea eta hartzailearen arteko harreman estua, zuzenekoa eta berezia".

 Bestetik, Araba orokorrean euskaldun berria delako, eta baita Arabako bertso mundua ere hein handi batean. Euskararen transmisio naturalean gertatutako eten horren ondorioz, entzule askok ez omen dakite askorik bertsolaritzaren inguruan. Hala, "oinarrizko ezagutza eta ulermen maila erraztu behar zaie euskararen ikaskuntza formala bideratzen ari direnei".

 Azkenik, Araban bertso-saioak antolatzeko ohitura falta dela ikusi dute. Horregatik, "akuilu lana" egiten jarraitu beharra ikusi dute txoko askotan.

 Hiru bidetako ekimena

 Hori ikusita jarri dute martxan "Araba Bertsozale" ekimena. Hiru zutabe izango ditu.

 Alde batetik, bertso-saio gutxi egiten diren herrietan bertsozaletzeko saioak egingo dituztel. Denera 14 dira programatutako saioak, besteak beste Langraizen, Argantzonen, Zalduondon, Amurrion, Murgian eta Korresen.

 Bestetik, Arabako zortzi eskualdeko eragilerekin harremanetan jarri dira. Kultura, euskara eta jaietan eragiten ari diren taldeak dira, eta horientzat bertsolaritzak izan ditzakeen aukerak ari dira aztertzen.

 Azkenik, bertso-eskolarik ez dagoen eskualdeetara ere zabaltzeko asmoa daukate. Horretarako, bertso-tailerrak egingo dituzte. Ruben Sanchez ariko da euskaltegiko taldeekin lanean. Gaur bertan Laudion izango da hitzaldia.

 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa