Berak jarriko dio txapela Xilabako irabazleari 2014-11-07

Txomin Ezponda, 50 urte plazan

Txomin Ezponda Jatsuko bertsolariaren eskutik jasoko du txapela Xilabako irabazleak. Txomin Ezponda 80 eta 90.hamarkadan erreferentziazko bertsolaria izan da. 1937an Jatsun sortua, Fernando Aire Xalbador ondoan zuela egin zuen lehen plaza 1955ean Donibane Garazin. 1983an Nafarroako txapeldun izan zen (orduan Nafarroakoa eta Iparraldekoa batera egiten ziren) eta 1987an txapeldunorde. Beste zazpi aldiz ere izan da finalista. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan Nagusian ere lau aldiz kantatu izan du eta finalaurrekoetara ere iritsi zen behin. Hitzetik Hortzeran Pantzo Hrigarayk egindako elkarrizketa eta bertsoak dakartzagu albistean.
Txomin Ezponda Jatsuko bertsolariaren eskutik jasoko du txapela Xilabako irabazleak. Txomin Ezponda 80 eta 90.hamarkadan erreferentziazko bertsolaria izan da. 1937an Jatsun sortua, Fernando Aire Xalbador ondoan zuela egin zuen lehen plaza 1955ean Donibane Garazin. 1983an Nafarroako txapeldun izan zen (orduan Nafarroakoa eta Iparraldekoa batera egiten ziren) eta 1987an txapeldunorde. Beste zazpi aldiz ere izan da finalista. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan Nagusian ere lau aldiz kantatu izan du eta finalaurrekoetara ere iritsi zen behin.

Erreferentziako bertsolaria
Manuel Sein Xapun, Ernest Alkhat, Fermin Muira eta Jean Pierre Mendiburu izan zituen besteak beste belaunaldi-kide Txomin Ezpondak plazaz plazako jardunean; baina gazteagoekin zubi-lana ere egin du (Amets Arzallus, Sustrai Colina...), duela zortzi-hamar urte arte aritu izan baita plazan.

Elkarrizketa Hitzetik Hortzeran
2006an Hitzetik Hortzerarako elkarrizketa egin zion Pantzo Hirigarayk. Bertan azaltzen ditu bere bertsotako hasierak, ibilbideak eta bertsoarekiko duen maitasuna eta atxikimendua.

Hitzetik Hortzerak antolatuta bertso-bazkaria egin zen 2002ko ekainean Elorrion,  eta bertan kanturako gaia jarri zion Sustrai Colinak.

Santi Iparragirre, Mixel Itzaina eta Emile Larreren ondotik, Txomin Ezpondak izango du Xilabako txapela jartzeko ohorea.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu