Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2014-11-09

Imanol Uria nagusi Zeanurin

Imanol Uria nagusi Zeanurin
Gaur arratsaldean jokatu da azkeneko kanporaketa. Xabat Galletebeitia geratu da bigarren, Ander Elortegi hirugarren, Joseba Barandiaran laugarren, Beñat Vidal bosgarren eta Igor Menika seigarren.
 Bukatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketa fasea. Gaur jokatu da azkeneko kanporaketa, Zeanurin. Saio jendetsua eta beroa izan da, 300 lagunetik gora elkartu baitira pilotalekuan. Azkenean, honela gelditu da sailkapena:
 
 1.- Imanol Uria Albizurik         376,5 puntu
 2.- Xabat Galletebeitia Abaroak   372 puntu
 3.- Ander Elortegi Garateak       359,5 puntu
 4.- Joseba Barandiaran Anduezak   342 puntu
 5.- Beñat Vidal Gurrutxagak       340 puntu
 6.- Igor Menika Bengoetxeak       325 puntu

 Gauzak honela, Imanol Uriak zuzeneko txartela lortu du finalaurrekoetarako. Bost kanporaketetako irabazleak sailkatu dira zuzenean:

 Beñat Ugartetxea
 Oihana Bartra
 Eneko Abasolo "Abarkas"
 Gorka Ostolaza
 Imanol Uria

 Gainera, puntuazioz beste sei bertsolari sailkatu dira:

 Joseba Artza
 Xabat Galletebeitia
 Ibon Ajuriagojeaskoa
 Ander Elortegi
 Julen Erezuma
 Garikoitz Sarriugarte

 Azkenik, orain dela bi urteko finalistetatik izena eman duten zazpirak finalaurrekoetan sartuko dira lehian:

 Arkaitz Estiballes
 Etxahun Lekue
 Fredi Paia
 Iratxe Ibarra
 Jone Uria
 Miren Amuriza
 Onintza Enbeita

 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza