Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2014-11-24

Iratxe Ibarra Bizkaiko finalera, Etxebarrian irabazita

Iratxe Ibarra nagusitu zen atzo Bizkaiko lehen finalaurrekoan, 475,5 punturekin. Bigarren Fredi Paia gelditu zen, puntu batera. Miren Amuriza, azken ediziotan Bizkaiko finalista izan dena seigarren gelditu da eta finaleko atea ia erabat itxi zaio berriztarrari. Gauzak estu ziren larunbatean Etxebarrian, hamar puntuko aldea izan zen lehenbizikotik seigarrenera. 600 lagun inguru elkartu ziren.
Iratxe Ibarra nagusitu zen atzo Etxebarrian Bizkaiko lehen finalaurrekoan, 475,5 punturekin. Bigarren Fredi Paia gelditu zen, puntu batera. Miren Amuriza, azken ediziotan Bizkaiko finalista izan dena seigarren gelditu da eta finaleko atea ia erabat itxi zaio berriztarrari. Gauzak estu ziren atzoko saioan, soilik hamar puntuko aldea izan zen lehenbizikotik seigarrenera. 600 lagun inguru elkartu ziren. Bernardo Mandaluniz aritu zen aurkezle lanetan.


Etxebarriko saikapena

•    Iratxe Ibarra Foruria 475,5
•    Fredi Paia Ruiz 474,5
•    Joseba Artza Zubillaga 469
•    Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’ 469
•    Ander Elortegi Garatea 467
•    Miren Amuriza Plaza 464


Saioz saioko puntuaketa hemen



Egindako lanak
    Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso
    Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso
    Hamarreko txikian ofiziotan hiruna bertso
    Kartzelako lana:
        Puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
        Gai bati buruz bertso bi doinu eta neurri librean.


Beste bi finalaurrekoak

 AZAROAREN 30ean, IGANDEA
 Arratsaldeko 17:30ean Urdulizko frontoian
  Beñat Ugartetxea
  Etxahun Lekue
  Gorka Ostolaza "Potxis"
  Julen Erezuma
  Onintza Enbeita
  Xabat Galletebeitia

 ABENDUAREN 7an, IGANDEA
 Arratsaldeko 17:30ean Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroko frontoian
  Arkaitz Estiballes
  Garikoitz Sarriugarte
  Ibon Ajuriagojeaskoa
  Imanol Uria
  Jone Uria
  Oihana Bartra

Finala Bilbon jokatuko da abenduaren 20an, Miribillan

 Sarrerak salgai

 Sarrerak internet bidez erosi daitezke www.bertsosarrerak.eu atarian. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza