Etxepare Rap 2014-11-13

"Testu raperoena da bertsoa"

"Literatura klasikoaren ordubeteko klase polit eta entretenigarri" moduan definitu du Imanol Epeldek Etxepare Rap emanaldia. Hainbat autoreren hitzak hartu eta rap-doinuetara egokitu ditu zarauztarrak. Bertsoaroaren baitan eskaini zuen ikuskizuna asteartean eta hitzordua jarri genuen berarekin hitzez hitzei buruz aritzeko.
Literatura-irakaslea da Imanol Epelde eta bere klaseak gaztetxoentzat erakargarri egiteko saiakeran sortu zitzaion Etxepare Rap emanaldiaren ideia. Bernat Etxepare, Axular, Oihenart... autore klasikoen hitzak egungo doinuetara egokitu eta antzerkia, kantua eta dantza uztartuz "euskarazko literatura-klase polit eta entretenigarria" osatu du.

"Testu raperoena bertsoa" izanik, "horrelako emanaldi batean bertsolariak ezin" zutela falta dio eta Txirrita eta Bilintxen bertsoak aukeratu ditu, asko miresten dituen bi bertsolarirenak. Haien ezkutuko izaere azaleratzen du Imanolek oholtza gainean.

Aurrera begira, proiektu honekin jarraitzeko asmoa du Imanol Epeldek baina "autore asko falta direla somatu" duenez, "presarik gabe" baina eguneratuko du Etxepare Rap.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza