Asteko jarioa 2014-11-18

Bertsoaroko eta Bizkaiko finalaurreko bertsoak aste honetan eta Xenpelar Dokumentazio Zentroari buruzko erreportaia

Jada Xilabako bertsoaldi hautaketa oso zabala sarean jarri du Bertsoak. Bihar Iruñeako Bertsoaroko bertsoak jarriko ditu. Bertsotan aritu zirenak: Maialen Lujanbio, Jon Maia, Oskar Estanga, Unai Iturriaga, Nerea Elustondo eta Aimar Karrika, Ainhoa Aranburuk gaiak jarrita. Saio berezia izan zen eta gaiak planteatzeko batez ere bideoak baliatu zituen Aranburuk.

Bestalde, larunbatean Bizkaiko Txapelketako lehen finalaurrekoa jokatuko da Etxebarrin eta iganderako bertsoaldi onenak sareratuko ditu Bertsoak.

Ostegunean  Xenpelar Dokumentazio Zentroari buruzko erreportaia
Xenpelar Dokumentazio Zentroak pauso handiak eman ditu bertsolaritzako dokumentazioa jasotzeaz gain bertso edukiak bertsozaleen edo ikerlarien eskura jartzeko ere, Bertsolaritzaren Datu Basearen bidez, esaterako. Ostegunean Xenpelar Dokumentazio Zentroan murgilduko da Bertsoa, Nere Erkiaga eta Oihana Aranburu lantaldeko kideen eskutik.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza