Igandean 15:00etan ETB1en 2014-11-21

Hitzetik Hortzeran, bertsolaritza Nafarroako ikasgeletan

Hitzetik Hortzeran, bertsolaritza Nafarroako ikasgeletan
Iruñeko Bertsoaroko azken saioarekin batera, Nafarroako ikasgeletan bertsolaritza irakasteko proiektuaren nondik norakoak azalduko dituzte protagonistek. Hitzetik Hortzera, igandean 15:00etan ETB1en.
Bertsolaritza Irakaskuntzan proiektuaren berri emango du igandeko Hitzetik Hortzerak. Ezaugarriak, helburuak eta azkenaldian izan dituen traben ondorioak hartuko dituzte ahotan protagonistek: Lorea Arburua, Nafarroako Bertsozale Elkarteko eragilea, Joxema Leitza bertsolaritza-irakaslea, Joana Ziganda Irurtzungo Atakondoa ikastetxeko zuzendaria eta Xabier Urizar eta Maria Gonzalez Iruñeko San Fermin ikastolako eta Urdiaingo herri-eskolako irakasleak hurrenez hurren.

Ikasgeletan egiten den bertso-transmisio horrek eragingo du Iruñeko Bertsoaroaren arrakastan. Aurtengo azken saioan izan dira kantuan Maialen Lujanbio, Aimar Karrika, Oskar Estanga, Nerea Elustondo, Jon Maia eta Unai Iturriaga. Ainhoa Aranburuk bideoak jarri zizkien bertsogai.

Julio Sotok Nafarroari jarritako bertso ederrek emango diote hasiera telebista-saioari. Hitzetik Hortzera, igandean 15:00etan ETB1en eta sarean EITB Nahieran atarian.




Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza