Elizondon jokatu zen finala ostiralean 2014-11-24

Saioa Alkaizak irabazi du Izeta sariketa

Mariano Izeta sariketaren seigarren edizioko finala jokatu zen ostiral iluntzean Elizondon. Nafarroako sei bertsolari gazte izan ziren kantuan eta azkenean Saioa Alkaizak lortu zuen txapela. 75 bertsozale elkartu ziren afaloste animatuan egin zen saioan.
Saioa Alkaizak irabazi du Mariano Izeta sariketaren edizio berria. Bertsolari iruindarra nagusitu zen Elizondon jokatu zen finalean eta hortaz harentzat izan da txapela. Alkaizaren atzetik, hurrenez hurren, Maddalen Lopez, Oier Amiano, Kotte Plaza, Alazne Untxalo eta Ioar Tainta sailkatu ziren. Azaroaren 17ko hiru kanporaketetan sailkatu ziren sei bertsolariek ziren bertsotan, eta aurkezle lanetan Fernando Anbustegi. Hiru epaile izan zituen finalak: Jon Abril, Saioa Mitxelena eta Mikel Altzuart.

Bertsolariek ofiziotako, kopletako eta bakarkako lanak egin ostean, epaileen erabakiaren zain gelditu ziren bertsolarik zein bertsozaleek. Saioa Alkaizak lortu zituen puntu gehien eta harentzat izan zen txapela. Ines Izetak Mariano Izetaren alabak jantzi zion iruindarrari txapela.
Izeta sariketa 2004. urtean egin zen lehen aldiz. Aurreko bost edizioetan Elizondoko Jon Barberena, Iruñeko Oier Lakuntza, Gartzaingo Jon Elizetxe, Iruritako Iñaki Aleman eta Aurizko Aimar Karrika izan dira Izeta sariketa irabazi dutenak.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu