Asteko gai nagusiak 2014-11-24

Bizkaiko finalaurrekoa, Donostiako jaialdia eta Izeta sariketa aste honetan Bertsoan

Horretaz gain, informazioaren alorrean, Nafarroan bertsolaritzaren transmisioan egiten den lan interesgarriari buruzko erreportaia jorratuko du Bertsoak ostegunean. 'Xalbador, izana eta izena' pelikularen aurrrerapena Bertsoan. Datorren larunbatean Eneko Dorronsorok Hazparneko Zeregin festibalean aurkeztuko du Xalbadorri buruzko filma eta aurrerapena eskainiko du Bertsoak.
Larunbatean Etxebarrian jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa. Iratxe Ibarra, Fredi Paia, Miren Amuriza, Joseba Artza, Ander Elortegi eta Eneko Abasolo ‘Abarkas’ aritu ziren kantuan, finalerako txartel bila. Ariketa guztietan egin zituzten lan ederrak bertsolariek, batez ere zortziko handian. Hamarreko txikian eta kartzelan ere utzi zuten ale ederrik. Iratxe Ibarrak irabazi zuen eta finalean da jada. Bertsoaldi onenak jada sarean daude, bertsozaleen gozagarri. Bertsolarien saio ondorengo adierazpenak ere plazaratuko ditu Bertsoak astean zehar.

Donostian, Antigua auzoan, jada bide luzea egin duen jaialdia egin zen ostiralean: Beñat Gaztelumendi, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Uxue Alberdi, Josu Goikoetxeak gidatuta. Saio ona atera zen eta asteazkenerako sarean izango da hautaketa zabala.

Informazioari dagokionez, asteko gai nagusia Nafarroan transmisioan egiten ari diren lan interesgarriari buruzko erreportaia izango da, protagonistek ahotik. Nafarroako Bertsozale Elkarteko kideak, bertsolaritza irakasleak, Ikastetxeko zuzendaria, irakaslea…

Hori guztia eta astean zehar izango diren beste hainbat jorratuko ditu Bertsoak.


Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu