Lehen kanporaketa jokatuta 2014-11-25

Labaka, Arregi eta Ibarzabal Xenpelarreko finalera

Xenpelar gazte sariketako lehen kanporaketa jokatu zen larunbatean Errenteriako Xenpelar Etxean. Bigarrena, ostiral honetan jokatuko da. Finala, abenduaren 8an.
Xenpelar gazte sariketako lehen kanporaketa jokatu zen joan den larunbatean Errenteriako Xenpelar Etxean. Sei bertsolari aritu ziren kantuan: Maider Arregi, Jon Gurrutxaga, Nerea Ibarzabal, Amaia Iturriotz, Ane Labaka eta Asier Rubio. Epaimahiak Maider Arregi oinatiarra, Nerea Ibarzabal markina-xemeindarra eta Ane Labaka lasartearra jo zituen finalerako. Saioa Xenpelar Etxeko aretoa beteta zela jokatu zen.

Bigarren kanporaketa azaroaren 29an, ostiral honetan:  Aratz Igartzabal, Arnaitz Lasarte, Josu Sanjurjo, Maddi Sarasua Laskarai, Aitor Servier eta Ane Zuazubizkar, 18:30etan Xenpelar Etxean. Gai-jartze lanetan Kepa Isasi arituko da.

Finala, abenduaren 8an
Xenpelar sariketako finala abenduaren 8an izango da, astelehena, 17:00etan hasita, Niessen kultur gunean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza