Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2014-11-27

Bizkaiko bigarren finalaurrekoa igandean Urdulizen

Bizkaiko bigarren finalaurrekoa igandean Urdulizen
Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Gorka Ostolaza "Potxis", Julen Erezuma, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia ariko dira bertsotan. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da saioa, Iparralde Kiroldegian.
 Joan zen larunbatean Etxabarrin abiatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen fasea. Igande honetan jokatuko da bigarrena, Urdulizen. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da saioa eta honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Beñat Ugartetxea Ostolaza
 Etxahun Lekue Etxebarria
 Gorka Ostolaza Ikaran "Potxis"
 Julen Erezuma Arzanegi
 Onintza Enbeita Maguregi
 Xabat Galletebeitia Abaroa


 Etxahun Lekue eta Onintza Enbeita final batean baino gehiagotan aritu izan dira. Aurtengo txapelketako lehenengo saioa izango dute, finalista izanik zuzenean baitzeuden finalaurrekoetara sailkatuta. Beñat Ugartetxea Galdakaoko saioa irabazita sailkatu da finalaurrekoetara eta Gorka Ostolaza Mallabin nagusituta. Xabat Galletebeitia eta Julen Erezuma puntuazioen arabera sailkatu dira.

 Zuriñe Iarritu Azpitarte izango dute gai emaile saioan. Epaimahaian berriz Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Mirari Azula Aurrekoetxea, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Joseba Santxo Uriarte eta Ander Txakartegi Basterretxea egongo dira, Leire Markuerkiaga Olabe idazkari dutela.

 Irabazlea zuzenean finalera

 Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 20an Bilbon jokatuko den finalera. Momentuz, saio bakarra jokatuta, Iratxe Ibarra da sailkatuta dagoen bertsolari bakarra. Honela dago sailkapena:

 Iratxe Ibarrak                 475,5 puntu
 Fredi Paiak                    475,5 puntu
 Joseba Artzak                  469 puntu
 Eneko Abasolo "Abarkas"-ek     469 puntu
 Ander Elortegik                467 puntu
 Miren Amurizak                 464 puntu

 Sarrerak salgai

 Sarrerak salgai daude jada www.bertsosarrerak.eu atarian eta "Txappelketa" mugikorrerako aplikazioan. Urdulizen bertan ere salgai jarriko dira txarteldegian.

 Bestalde, antolakuntzatik metroan joateko gonbidapena egin zaie hurlbilduko diren bertsozaleei, Bilboko Metroak oso gertu baitauka geltoki bat.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-27

Hondarribia eta Lekeitioko bertsoak Hitzetik Hortzeran