Xenpelar Dokumentazio jardunaldiak 2014-11-27

Euskal antzerkiaren dokumentazio beharrak aztertuko dituzte gaur

Arratsaldeko 18:30ean izango da saioa, Villabonako Subijana Etxean. Euskal antzerkiaren inguruko sortzaile eta eragileak bilduko dira dauzkaten dokumentazio beharrez eztabaidatzeko.
 Mintzola Ahozko Lantegiak Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak antolatu ditu aurten. Joan zen astean izan zen lehenengo saioa, Donostiako Koldo Mitxelenan, eta gaur bigarrena izango da, arratsaldeko 18:30ean, Villabonako Subijana Etxean, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren egoitzan. Euskal antzerkiaren inguruko sortzaile eta eragileak bilduko dira bertan, dauzkaten dokumentazio beharren berri emateko.

 Honako hizlari hauek ariko dira:

 -Jaime Valverde antzerki kritikaria eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko kidea
 -Ixabel Etxeberria ikerlaria eta euskal antzerkian doktorea
 -Mikel Martinez antzerki sortzaile eta antzezlea, Tartean Teatroko kidea
 -Oier Guillan antzerki sortzaile eta antzezlea, Metrokoadroka Sormen Laborategiko kidea

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza