Igandean 15:00etan ETB1en 2014-11-28

Bertsoaren inguruneaz Hitzetik Hortzeran

Bertsoaren inguruneaz Hitzetik Hortzeran
Bertsoa eta ingurunea. Bien elkar eragiteaz arituko dira igandeko Hitzetik Hortzeran; eta bi errealitate: Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa Etxebarrin eta Donostiako urteroko bertso-jaialdia Lugaritz aretoan. Igandean 15:00etan ETB1en.
"Bertsoak zer ematen dio inguruari eta zer inguruak bertsoari? " Galdera horri bueltaka arituko dira igandeko Hitzetik Hortzeran. hainbat testigantza jaso dituzte erantzun bila  Etxebarrin eta Donostian.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa jokatu zen Etxebarrin. Iratxe Ibarrak lortu zuen finalerako txartela eta berarekin aritu ziren kantuan Miren Amuriza, Ander Elortegi, Fredi Paia, Eneko Abasolo "Abarkas" eta Joseba Artza. Hango bertsoaldi onenak eta protagonisten hitzak eskainiko dira telebista-saioan.

Historia luzea du Donostiako Lugaritz aretoko bertso-jaialdiak. Urtero egiten dute eta aurtengoan Amets Arzallus, Andoni Egaña, Uxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendi izan dira kantuan Josu Goikoetxearen agindutara. Artxibotik berreskuratuko dute Donostiako Antzoki Zaharrean Xabier Euzkitze eta Bilintxen arteko elkarrizketa.

Hitzetik Hortzera, igandean arratsaldeko 15:00etan eta EITB Nahieran atarian.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu