Historikoa 2014-11-28

Palestinako gatazkaz operazio mahaian

Azken asteotan tentsioa areagotu egin da Palestinan. Bertsolariek askotan kantatu izan diote gatazka horri. Tartean, 2006an Ariel Sharon Israelgo Lehen Ministroak garuneko odol-isuria izan ondoren, hauxe kantatu zuen Amets Arzallusek.
 Azken asteotan Palestinarren eta Israeldarren arteko gatazka berotu egin da, bereziki Jerusalem Ekialdean. Bertsolariek askotan kantatu behar izan dute egoera horri buruz.

 2006ko urtarrilaren 4an Ariel Sharon Israelgo Lehen Ministroak odol-isuri larria izan zuen. Zortzi urte koman igaro ondoren, 2014ko urte hasieran hil zen. 2006ko urtarrilaren 8an Oiartzunen urteroko jaialdia zen. Saroi Jauregik Amets Arzallus bakarka kantatzeko altxarazi eta honako gai hau jarri zion: "Azken egunotan hainbat ebakuntza egin dizkiote Ariel Sharon Israelgo presidenteari. Ebakuntza horietan parte hartu duen zirujauetako bat zara". Askoren gogoan geratu ziren hendaiarrak kantatutako hiru aleak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza