Abenduaren 8an jokatuko da finala 2014-12-01

Xenpelar Sariketako finala erabakita

Larunbatean erabakita gelditu zen bi urtez behin jokatzen den Xenpelar gazte sariketako finala: Nerea Ibarzabal, Maider Arregi, Ane Labaka, Maialen Akizu, Aitor Servier eta Arnaitz Lasarte arituko dira bertsotan abenduaren 8an Errenteriako Niessen aretoan.
Larunbatean bigarren kanporaketa jokatuta, erabakita gelditu zen Errenterian bi urtez behin jokatzen den Xenpelar gazte sariketako finala: Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein), Maider Arregi (Oñati) Ane Labaka (Lasarte-Oria), Maialen Akizu (Urretxu), Aitor Servier (Azkain) eta Arnaitz Lasarte (Hernani) arituko dira bertsotan abenduaren 8an Niessen aretoan.

Bigarren kanporaketan, Aratz Igartzabal, Arnaitz Lasarte, Maialen Akizu, Maddi Sarasua Laskarai, Aitor Servier eta Ane Zuazubizkar aritu ziren kantuan, Xenpelar Etxean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza