Asteko jarioa 2014-12-01

Bizkaiko bigarren finalaurrekoa eta Gabiriako afaria Bertsoan, aste honetan

Informazio alorrean, Donostia Bertsotan ekimenari eta Donostiako bertsolaritzari buruzko erreportaia jorratuko ditugu. ostegunean.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu zen igandean Urdulizen eta bertako bertso hautaketa jada ikusgai dago Bertsoa sareko plazan. Etxahun Lekue, Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia, Beñat Ugartetxea, Gorka Ostolaza eta Julen Erezuma aritu ziren oholtzan, eta Lekuek lortu zuen finalerako txartela.

Gabirian, oso bestelako giroa izan zuten Osinalde Elkartean. Afari ederra eta bertso saioa: Julio Soto, Iker Zubeldia eta Nerea Elustondo aritu ziren bertsotan. Gabiriako bertso onenak asteazkenean sareratuko ditu Bertsoak.

Informazio alorrean, bi gai nabarmentzekoak: Durango Azokarako bertsolaritza eskaintzaren berri emango du eta asteroko erreportaian, Donostia Bertsotan ekimenaz eta Donostiako bertsolaritzaz arituko da Joxemari Altuna eta Beñat Gaztelumendirekin.

Azkenik, Bizkaiko Txapelketako azken finalaurrekoaren jarraipena egingo du Bertsoak igandean, eta bertsoak astelehenerako jarri.

Horietaz gain, beste hainbat informazio landuko ditu Bertsoak astean zehar.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza