Joxe Mari Altuna eta Beñat Gaztelumendi 2014-12-04

Bertsolaritza Donostian

80.hamarkadatik gaur arte bertsolaritzak Donostian izan duen bilakera kontatu digu Joxe Mari Altunak eta aurrera begira jarri gaitu Beñat Gaztelumendik.
80.hamarkadan auzoz auzo hasi ziren bertso-saioak antolatzen Donostian; Joxe Mari Altuna izan zen "errudunetako" bat. "Bertsozaletasuna zabaltzea" zuten helburu baina murrizketa ekonomikoak zirela-eta, "auzo ezberdinetako ekimenak egiteari utzi eta Donostia mailan bi saio haundixeago" antolatzen hasi ziren 1993an, Trinitate Plazakoa eta Lugaritz aretokoa.

"Donostia hiri bertsozalea" dela baieztatu digute Joxe Mari Altunak eta Beñat Gaztelumendik. "Horren adierazle dira auzoz auzo antolatzen diren bertso-otorduak eta Aste Nagusiko bertso-saioak".

Dena den, Beñat Gaztelumendik aitortu digunez "bertso-giro horri forma ematea falta da eta antolakuntza eta bertso-eskolen aldetik pausotxo bat aurreratzea" eta horretan dabiltz.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza