17:30ean, Zelaieta Zentroko frontoian 2014-12-03

Bizkaiko azken finalaurrekoa igandean Zornotzan

Bizkaiko Bertsolari Txapeletako azken finalaurrekoa jokatuko da igande honetan Zornotzan. Oholtzan honako sei bertsolariok: Arkaitz Estiballes, Jone Uria, Garikoitz Sarriugarte, Imanol Uria, Ibon Ajuriagogeaskoa eta Oihana Bartra. Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalerako. Bertsoa.com-ek gertutik emango du ekitaldiaren berri eta biharramunerako bertsoaldi onenak sarean jarriko ditu.
Bizkaiko Bertsolari Txapeletako azken finalaurrekoa jokatuko da igande honetan Zornotzan. Oholtzan sei bertsolari, Arkaitz Estiballes (egungo Bizkaiko txapelduna), Jone Uria Albizuri, Garikoitz Sarriugarte, Imanol Uria Albizuri, Ibon Ajuriagogeaskoa eta Oihana Bartra. Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalerako. Bertsoa.com-ek gertutik emango du ekitaldiaren berri eta biharramunerako bertsoaldi onenak sarean jarriko ditu.

Egin beharreko lanak

Finalaurrekoetan bertsolariek 13 bertso puntuagarri kantatzen dituzte. Hiru ofizioko lan eta kartzela bakarka.
    •    Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso
    •    Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso
    •    Hamarreko txikian ofiziotan hiruna bertso
    •    Kartzelako lana:
    ◦    Puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
    ◦    Gai bati buruz bertso bi doinu eta neurri librean.

Sailkapena eta aukerak
Bizkaiko Bertsolari Txapelketak jada baditu bi finalista: Iratxe Ibarra eta Etxahun Lekue, Etxebarria eta Urdulizko saioak irabazita, hurrenez hurren. Zornotzako irabazlea ere zuzenean sailkatuko denez, bost bertsolari pasako dira puntuen baitan. Esan liteke Onintza Enbeita jada finalean dagoela, (matematikoki ez oraindik, Zornotzatik puntuz bostak pasaz gero). Fredi Paiak ere hanka ta erdi finalean ditu eta Xabat Galletebeitiak ere aukera errealak ditu. Hortik atzera, gauzak konplikatuago daude, baina ez ezinezko. Beñat Ugartetxea da hurrengoa sailkapenean eta Zonotzatik puntuz bakarra pasatzen bada, bera ere finalean izango litzateke. Azkenik, Joseba Artzak ere ez dauka finaleko atea erabat itxita, oso-oso zail badu ere: Zornotzatik saioko irabazlea bakarrik pasako balitz bera ere finalera sartuko litzateke.


Puntuen araberako behin behineko sailkapena
Bos bertsolarik dituzte aukerak puntuen baitan finalean sartzeko:
Onintza Enbeita             495.50
Fredi Paia                      474.50
Xabat Galletebeitia        474.00
Beñat Ugartetxea          470.00
Joseba Artza                 469.00

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu