Igandean, 15:00etan ETB1en 2014-12-05

Bertsotarako hizkeraren hautuaz Hitzetik Hortzeran

Bertsotarako hizkeraren hautuaz Hitzetik Hortzeran
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Urdulizko finalaurrekoa eskainiko du Hitzetik Hortzerak eta horrekin batera, Gabiriko bertso-afaria Nerea Elustondo, Iker Zubeldia eta Julio Sotorekin. Bertsolariek kanturako aukeratzen duten hizkeraz arituko dira bertso eta bertso artean.
Norbere euskalkian edo euskara batuan kantatzen du bertsolariak? Lekuan lekuan egiten den hautua al da hizkerarena? Helburu jakineko erabakia al da? Galdera horien erantzunak eskainiko ditu igandeko Hitzetik Hortzerak. Urdulizko saioan Onintza Enbeita eta Etxahun Lekuren iritzia jaso zuten eta Gabirin Iker Zubeldia eta Julio Sotorena.

Bertso-afaria egin zuten Gabiriko Osinalde elkartean. Kantuan lehen aipatutako Iker Zubeldia eta Julio Sotorekin batera, Nerea Elustondo. Saio umoretsua osatu zuten hiruren artean eta giro hori ekarriko du gure etxeetara Hitzetik Hortzerak.

Aurrera doa Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta Urdulizko finalaurrekoak emandako onena eskainiko du telebista-saioak. Han izan ziren kantuan Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Julen Erezuma, Beñat Ugartetxea, Xabat Galletebeitia eta Gorka Ostolaza "Potxis". Igandean jokatuko da azken finalaurrekoa eta han erabakiko da abenduaren 20ko finalean abestuko duen zortzikotea.

Hitzetik Hortzera, igandean 15:00etan ETB1en eta sarean EITB Nahieran atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza