Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2014-12-07

Arkaitz Estiballes nagusi Zornotzan

Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes, Onintza Enbeita, Jone Uria, Oihana Bartra, Fredi Paia eta Xabat Galletebeitia ariko dira hilaren 20ko finalean.
 Gaur Zornotzan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa. Goraino bete da Zelaieta pilotalekua, 700 bertsozalerekin. Gaur honela gelditu dira puntuazioak:

 1.- Arkaitz Estiballes Ormaetxeak     499,5 puntu
 2.- Jone Uria Albizurik               496 puntu
 3.- Oihana Bartra Arenasek            478,5 puntu
 4.- Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendiak   450,5 puntu
 5.- Imanol Uria Albizurik             438,5 puntu
 6.- Garikoitz Sarriugarte Onaindiak   431 puntu

 Finala erabakita

 Gauzak honela, hau da hilaren 20an Bilbon Miribillan jokatuko den finalera sailkatu den zortzikotea:

 Iratxe Ibarra
 Etxahun Lekue
 Arkaitz Estiballes
 Onintza Enbeita
 Jone Uria
 Oihana Bartra
 Fredi Paia
 Xabat Galletebeitia

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza