Arnaitz Lasarterekin jokatu zuen buruz burukoa 2014-12-09

Nerea Ibarzabalek irabazi du Xenpelar Saria

Atzetik geratu ziren, hurrenez hurren, Maider Arregi, Ane Labaka, Maialen Akizu eta Aitor Servier. Jokin Sorozabalek jantzi zion txapela txapeldunari.
 Atzo jokatu zen Xenpelar Sariko finala Errenteriko Niessen Aretoan. 200 lagunetik gora elkartu ziren saioa jarraitzeko. Saio atsegina izan zen, eta bazuen berezitasunik. Hala, ofiziotan neurri librean aritu ziren bertsolariak, eta, orokorrean, ofiziotan entzun ziren bertsoaldi beteenak.

 Arnaitz Lasarte eta Nerea Ibarzabal sailkatu ziren buruz burukorako. Azkenean, honela geratu zen sailkapena:

 1.- Nerea Ibarzabalek  562,5 puntu
 2.- Arnaitz Lasartek   542,5 puntu
 3.- Maider Arregik     390,5 puntu
 4.- Ane Labakak        378,5 puntu
 5.- Maialen Akizuk     377,5 puntu
 6.- Aitor Servierrek   368 puntu

 Nerea Ibarzabalek Jokin Sorozabalen eskutik jaso zuen txapela. Bertsorik onenaren saria, berriz, Maider Arregik lortu zuen, bederatziko txikian "indarra" hitzari botatakoarengatik.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza