Alegria Peñan, 20:00etan 2014-12-09

Ostiralean Nafarroako Txapelketarako aurrekanporaketa jokatuko da Iruñean

2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketarako aurrekanporaketa saioa jokatuko da ostiral honetan Iruñean, Alegria Peñan, 20:00etan. Sei bertsolarik hartuko dute parte kanporaketan eta horietatik hiruk lortuko dute final-laurdenetarako sailkatzea. Kantuan arituko direnak: Sahats Aleman, Mikel Lasarte, Sarai Robles eta Mintxo Astiz barañaindarrak, Mikel Juaniz iruindarra eta Kotte Plaza.

Egin beharreko lana

Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
                        Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
                        Kartzelako lana:
                        Banaka, lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian.
                        Banaka, gaia emanda, bi bertso nahi den doinu eta neurrian.
 
Nafarroako Txapelketa; otsailaren 7an hasi eta martxoaren 28an finala
33 bertsolarik eman dute izena 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketan eta Final-laurdenetako fasea otsailaren 7an hasiko 30 bertsolarirekin. Finala martxoaren 28an jokatuko da. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren inguruko gainerako xehetasunak otsaila hasieran emango ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak.
 
Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu