Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2014-12-15

Xabat Galletebeitia: "Niretzako sari bat da finalean egotea"

Xabat Galletebeitiak lehenengo aldiz abestuko du Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean. Konsziente da egun handia izango dela larunbatekoa eta lasai egoten saiatuko dela kontatu digu.
"Sari bat da finalera iristea", hori dio Xabat Galletebeitiak. Lehenengo aldiz abestuko du Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean eta bere helburua "saioaz eta momentuaz " gozatzea dela dio. Txapelketa guztia "lasaitasunez hartzen saiatu" da eta uste du "horixe dela entrenamenturik onena: norberak bere buruarekin egiten duena".

Ahal duenean "umorez eta zirikatuz jendeari ondo pasaraztea gustatzen"  zaio. Badaki "horrelako saioak konplikatuak izaten" direla baina garbi du "tarteka behintzat, saioaz eta momentuaz gozatzea lortzen" badu, "gustura irtengo naizela ni, eta jendea nik egindako lanarekin" aitortu digu Xabat Galletebeitiak.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza