Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2014-12-16

Onintza Enbeita: "Inoiz baino konszienteago naiz txapela irabazi dezakedala"

Bosgarren aldiz abestuko du Onintza Enbeitak Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean. Ibilbide horretan ikasitakoa erakusteko aukera izango du muxikarrak larunbatean.
Egunerokotasunak traba asko jartzen badizkio ere "azken hilabetean txapelketan zentratzen" saiatu da Onintza Enbeita. "Bakarkako lanetarako baino ofizioetarako prestatu" du bere burua; "elkarri entzun, erantzun eta bertsolariok plazan izan ohi dugun aktitudea mantentzeko".

Bosgarren aldiz abestuko du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean eta ikasi du "finalean ez erortzen eta finala ez dela amaitzen azken agurrerarte". "Final perfektua egitea baino garrantzitsuagoa da momenturen batean zerbait ematea han dagoen jendeari", dio Onintza Enbeitak.

Oholtzan lau emakume izatea "egin den lanaren emaitza" dela uste du eta "prozesuari "ginda" jarriko lioke emakumeren batek txapela janzteak".

Oihana Bartra: "Bertsotan bakarka ere ondo egiten dakidala erakutsi nahi dut finalean"
Xabat Galletebeitia: "Niretzako sari bat da finalean egotea"

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza