Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2014-12-16

Etxahun Lekue: "Nire partetik ez da ahaleginik faltako"

Zazpigarren finala izango du larunbatekoa Etxahun Lekuek. Urduritasunak urduritasun eta baldintzak baldintza larrabetzuarra ahaleginduko da txapela irabazten.
"Txapela irabazteko faktore asko daude: eguna, kantu-laguna, gaiak... baina ez da nire ahaleginik faltako". Halaxe dio Etxahun Lekuek.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean abestuko du zazpigarren aldiz eta urteek "garrantzia relatibizatzen erakutsi" diote; hala ere, "urduri joango" dela aitortu du eta  " garrantzitsuena nerbioek ez gain hartzea" dela dio.

Berritasunetako bat izango da finalaurrekoetan ateratako doinu berria eta "doinuak teknikoki zailtasuna duenez, erronka pertsonala ere bada doinuarena. Horrez gain, "ideietan argi" aritzea gustatuko litzaioke.

Oihana Bartra: "Bertsotan bakarka ere ondo egiten dakidala erakutsi nahi dut finalean"
Xabat Galletebeitia: "Niretzako sari bat da finalean egotea"



Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza