Igandean 15:00etan ETB1en 2014-12-12

Txapelketa eta sormena Hitzetik Hortzeran

Txapelketa eta sormena Hitzetik Hortzeran
Txapelketa izango du ardatz igandeko Hitzetik Hortzerak. Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa Amorebieta-Etxanon eta Markina-Xemeingo Kontzezioko bertso-saioan bizirik dauden sei Txapeldunak: Jon Lopategi, Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus. Txapelketak bertsolariaren sormenean eta plazako jardunean duen eraginaz hitz egingo dute protagonistek.
Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Jone Uria, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia. Horixe Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean izango den zortzikotea. Hilaren 20an Bilboko Miribillan.

Pasa den igandean Amorebieta-Etxanon jokatu zen azken finalaurrekoa. Han izan ziren kantuan Garikoitz Sarriugarte, Ibon Ajuriagojeaskoa, Jone Uria, Arkaitz Estiballes, Oihana Bartra eta Imanol Uria. Hango bertsoaldi onenak eta bertsolarien hitzak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak.

Markina-Xemeinen ere txapelketa izan zen urteroko Kontzezioko bertso-saioaren motiboa. Bizirik dauden sei Txapeldunak izan ziren kantuan: Jon Lopategi, Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Amets Arzallus.

Jon Lopategik 1986ko Txapelketa Nagusian egindako bakarkako lana ikusi eta entzun ahal izango da.

Beraz, txapelketa izango du ardatz telebista-saioak. "Baina, nola eragiten dio txapelketak bertsolarien sormenari edota ohiko plazako jardunari?".  Hainbat bertsolarik galdera horri erantzundakoa eskainiko du igandeko Hitzetik Hortzerak; 15:00etan ETB1en eta sarean EITB Nahieran atarian.




Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu