Lankuren eskutik, Gipuzkoako Foru aldundiaren babesarekin 2014-12-17

Bertsoa zaharren egoitzetara hurbiltzeko proiektua martxan

Bertsoa zaharren egoitzetan bizi diren pertsonengana hurbiltzeko proiektu interesgarria jarri du martxan Lankuk, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Bertso ekitaldi hauen helburua, bertsoaz gozatu eta tarte atsegin bat igarotzeaz gain, adineko pertsonen gaitasun psikoemozionalak lantzea ere bada. Tolosako Iurramendi egoitzan egindako saioan izan zen Bertsoa sareko plaza. Bbertakoek gozatu ederra hartu zuten Telleria eta Agirren bertsoekin. Foru Aldundiko ordezkariek eta Iurramendi egoitzako zuzendariak ere oso balorazio positiboa egin zuten.
Bertsoa zaharren egoitzetan bizi diren pertsonengana hurbiltzeko proiektu interesgarria jarri du martxan Lankuk, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Bertso ekitaldi hauen helburua, bertsoaz gozatu eta tarte atsegin bat igarotzeaz gain, adineko pertsonen gaitasun psikoemozionalak lantzea ere bada. Memoria, emozioak, buru lanketa... Ez da bertso saio arrunt bat; bertsoak eta solasaldia uztartzen dira, adinekoek bertsoarekin duten esperientzia, eurek bertso zaharrak kantatzea, ekitaldi bateko parte sentitzea... "Eskerrik asko gurekin gogoratu zaretelako" atera zitzaion barrutik ia ohiu eginez emakume bati, bertsolarien bisita estimatuaz.

Bat-batean eta bertso zaharrak kantatzen
Tertulia giroan ekin zioten Millan Telleriak eta Amia Agirrek Tolosan, 35-40 lagunen aurrean. Egoitzan bizi zirenak eta senitartekoren batzuk tartean, bisitan etorriak. Solasaldiak giroa sortuta, bertsotan ekin zioten bertsolariek, elkarri eta publikoari zirika. Atsedenaldian, adinekoek eurek ekin zioten kantatzeari, Iparragirreren bertso zaharrak buruz kantatuaz. Bertso, kantu eta kontu, ordu eta erdi inguruko egonaldi atsegina egin zuten Tolosako Iurramendi egoitzan.

2015ean jarraitzeko asmoz
Proiektuaren lehen fasean lau saio egin dira Gipuzkoan abenduan: Arrasaten, Tolosan, Bergaran eta azkena atzo Azpeitian. Esperientziak helburuak bete dituela ikusita, bai Lankuk eta bai Foru Aldundiak aurreratu dute proiektuarekin jarraitzeko asmotan direla.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu