Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2014-12-18

Iratxe Ibarra: "Ni gustora geratzen banaiz publikoa ere gustora geratuko da"

Bederatzigarren finala du Iratxe Ibarrak. Finalaurrekoetan egindako lanarekin gustura geratu da markinarra eta antzeko saioa egin nahi luke finalean.
"Zaila iruditzen" zaio Iratxe Ibarrari larunbatean txapela irabaztea. "Nik oso egun ona izan beharko nuke eta besteek huts egin".

Bederatzigarren aldiz kantatuko du markinarrak Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean eta "bertsoaldi on bat edo bi uztearekin gustura" geratuko dela dio.

Oihana Bartra: "Bertsotan bakarka ere ondo egiten dakidala erakutsi nahi dut finalean"
Xabat Galletebeitia: "Niretzako sari bat da finalean egotea"

Onintza Enbeita: "Inoiz baino konszienteago naiz txapela irabazi dezakedala"
Etxahun Lekue: "Nire partetik ez da ahaleginik faltako"
Jone Uria: "Bertsoz bertso kunplitu behar da eta besteak ere ez daude brometarako"
Arkaitz Estiballes: "Aldaketarako gogoa nabari da eta horretarako ere prest nago"

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza