Aitzindari izan zen 2014-12-19

Kristina Mardarasen bertso-ibilia

1985ean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako Araba-Bizkaiko kanporaketan kantatu zuen. Txapelketan parte hartu zuen lehenengo emakume bertsolaria izan zen.
 Bertsogintzan aurpegi ezaguna da Kristina Mardarasena. Biharko finalean berak jarriko dio txapela Bizkaiko Bertsolari Txapeldunari.

 1982an egin zuen lehendabiziko bertso-plaza, "Kapela" lagun zuela. Hortik aurrera, sariketetan ere parte hartu zuen, besteak beste, 1984ko Taket Sarian eta 1985eko Fernando Amezketarra sariketan, Iurretako taldean.

 Garai haietan oraindik ez zen ohikoa emakumeek oholtzarako jauzia ematea, eta aitzindari izan zen Kristina Mardaras, 1985eko Bertsolari Txapelketa Nagusiko Araba-Bizkaiko kanporaketan kantatu baitzuen. Geroztik plazetako ibilbidean jarraitu zuen.

 Honako bideo honek bere bertso-ibilbideko hiru une jasotzen ditu. Batetik, 1984ko Taket Sarian ageri da. Ondoren, 1991n Arantzazu Loidiri eta berari Joxerra Garziak egindako elkarrizketaren zatitxo bat dago. Azkenik, 2011ko maiatzaren 1eko Hitzetik Hortzerak 1986ko Txapelketa Nagusiari egindako errepasoaren zati bat ageri da. Finalaren egunean, txapelketan parte hartu zuten bertsolari guztiak igo ziren oholtzara. Kristina Mardarasen txanda iritsi zenean txaloaldi hunkigarria jaso zuen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza