Ostiralean hasi zen 2014-12-22

Egitarau zabala Hernaniko Bertsolatan

Ostiralean hasi zen Hernaniko Bertsolata, aurten ere egitarau zabala dakarrena. Umeentzako saioa izan zen lehenik eta bertso musikatuak gauean. Datozen egunetan, berriz, Pernando Amezketarraren bertsoak, jaialdia eta gabon errondak izango dira.
Ostiralean hasi zen Hernaniko Bertsolata, aurten ere egitarau zabala dakarrena. Umeentzako saioa izan zen lehenik eta bertso musikatuak gauean: Alaia Martin, Arkaitz Oiartzabal, Eli Pagola eta Beñat Gaztelumendi aritu ziren, Amaia Agirre gai-jartzen zutela. Gaztetxean egin zen saioa eta oso harrera ona izan zuen. Datozen egunetan, berriz, Pernando Amezketarraren bertsoak, jaialdia eta gabon errondak izango dira.

Bertsolatako agenda
Abenduak 24an Gabonetako Erronda, 15.30etan Biteritik aterata
Abenduak 27an, jaialdia: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Elustondo, Arnaitz Lasarte eta Jexux Mari Irazu. Gai-jartzen, Agin Laburu. Biterin, 19:30etan.
Abenduaren 30an, Fernando Amezketarraren garaiko bertso emanaldia: Eñaut Agirre, Aitor Atxega eta Imanol Kamio. Biterin, 19:30etan.
Abenduaren 31ean, Urte Zaharreko Erronda.

Bertsolata Iraulio Bertso Kabiyak antolatzen du, Udalaren laguntzarekin.



Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza