Bihar Larrabetzun bertso-jaialdia 2014-12-24

Gabonetan ere bertsoak

Jaiegun hauetan ere izango da bertsoak entzuteko aukera. Bihar, hilak 25, Larrabetzuko gaztetxean bertso-jaialdia izango da arratsaldeko 19:00etan eta ostiralean bertso-saioak egingo dituzte Aramaion, Elgoibarren eta Urduñan.
Gabonetan bertsolariek ez dute atsedenik izango. Hainbat jaialdi eta emanaldi berezi eskainiko dira Euskal Herriaren luze-zabalean.

Jaialdiei dagokienez, bihar bertso-saioa izango da Larrabetzuko gaztetxean arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Han izango dira kantuan Sustrai Colina, Andoni Egaña, Onintza Enbeita eta Fredi Paia.

Ostiralean gaueko 22:00etan Urduñako III. Bertso Saioa egingo dute. Han izango dira kantuan Eneko Abasolo "Abarkas", Mañen Amenabar, Iñaki Apalategi, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Jon Martin eta Oihane Perea. Aramaion gaueko  22:30ean izango da  saioa Beñat Gaztelumendi, Xabi Igoa, Alaia Martin eta Aitor Mendiluzerekin. Eta Elgoibarren ordu berean, Miren Amuriza, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Anjel Mari Peñagarikano.

Hilaren 27an, larunbata, Bertsolataren baitan bertso-jaialdia egingo dute Hernanin. Bertsolari hauek izango dira kantuan: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu, Nerea Elustondo, Arnaitz Lasarte eta Maialen Lujanbio.

Eta asteburuari amaiera emateko, igandean beste bi bertso-jaialdi, biak ordu berean. Errenterian Unai Agirre, Haritz Casabal, Nerea Elustondo, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Aitor Mendiluze eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" izango dira bertsotan eta Azpeitian Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor Elortza, Iñigo Ibañez, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin.

Bi sariketa ere jokatuko dira larunbatean. Bergarako Bertsolari Txapelketa Nagusia eta Bortzirietako bertso-eskolaren Txapelketa.

Horiez gain, beste hainbat emanaldi berezi eta libreko saio izango dira egun hauetan. Beraz, bertsoa nahi duenak izango du aukera.



Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza