Bertsogintzaren bilakaerari lau begirada 2014-12-29

Bertsoak ia hamarkada bat sarean

Bertsoak pantailarako jauzia eman zuenetik 25 urte bete diren honetan, Xabier Amuriza, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi elkartu ditugu bertsogintzaren eboluzioaz aritzeko. Bertsoa interneten egotearen garrantzia aipatu dute.
 Mende laurden bat bete da bertsoak telebistarako jauzia eman zuenetik. Aldi berean, aurten 250 urte bete dira Fernando Amezketarraren jaiotzatik. Bi efemerideak hartuta, Amezketako plazan elkartu ditugu Xabier Amuriza, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi, bertsogintzaren mende laurden honetako bilakaeraz aritzeko. Elkarrizketa mamitsua izanik, aste honetan egunero egunero sareratuko ditu Bertsoak han esandakoak.

 Bertsoak ia hamarkada bat sarean

 2006an sortu zen Bertsoa.com, Jexux Mari Irazuren eskutik. Ordurako han eta hemen barreiatuta bertso-edukiak bazeuden arren, bertsogintzari eskainitako atari bat sortzea izan zen hasierako asmoa, plazako jardunari jarraipena emateko. Horren inguruan aritu ziren Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza