Igandean 15:00etan ETB1en 2015-01-09

Gai-jartzailearen lanaz Hitzetik Hortzeran

Gai-jartzailearen lanaz Hitzetik Hortzeran
Gai-jartzailearen lana aztertuko dute igandeko Hitzetik Hortzeran. Amurrion eta Oñatin lan horretan aritu ziren Naroa Sasieta eta Mirari Sagarzazuk kontatuko dute nola prestatu ohi dituzten gaiak eta lan horrek bertso-saioan duen garrantziaz euren iritzia emango dute bertsolariek. Igandean 15:00etan ETB1en.
Gai-jartzailearen lana aztertuko dute igandeko Hitzetik Hortzeran. Amurrion eta Oñatin lan horretan aritu ziren Naroa Sasieta eta Mirari Sagarzazuk kontatuko dute nola prestatu ohi dituzten gaiak eta lan horrek bertso-saioan duen garrantziaz euren iritzia emango dute bertsolariek.

Urteroko bertso-saioak dira Amurrio eta Oñatikoa. Amurrion Txapelketa Nagusiko finalistak elkartzen dira oholtzan. Aitor Sarriegiren faltan, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Igor Elortza eta  Unai Iturriaga izan dira kantuan aurtengoan.

Oñatiko Errege bezperako saioan  Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze eta Andoni Goitia bertsotan.

Hitzetik Hortzera, igandean 15:00etan ETB1ean eta sarean EITB Nahieran atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza