Irungo Kabigorri elkartean 2015-01-18

Oholtzatik jaitsi eta lagunartean

Pasa den ostegunean saio berezia egin zuten Irungo Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan. Ohiko bertso-jaialdian lagunarteko giroa jarri nahi izan zuen Karlos Aizpurua gai-jartzaileak eta lortu zuen helburua. Bera eta bertsolariak oholtzatik jaitsi eta entzule artean aritu ziren kantuan.
Hileko lehen ostegunetan egiten dute bertso-saioa Irungo Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan. Irunabar Bertsoaren Bilguneak antolatuta, hilero lau bertsolari ezberdin aritu ohi dira kantuan gai-jartzaile baten agindutara.

Hilaren 8an izan zen urteko lehena; lehena eta oso berezia. Lagunarteko giroa jarri nahi izan zuen Karlos Aizpurua gai-jartzaileak Kabigorrin eta jaialdiaren ohiko moldeetatik ihes eginda entzuleen artean aritu ziren kantari bertsolariak.

Nerea Ibarzabal, Jon Martin, Julen Zelaieta eta Urko Casado bertsolariak izan ziren bertsotan eta ondo egokitu ziren Karlos Aizpuruaren asmoetara.

Bertsozaleak ere gustura. Saioaren hasieran parte hartzeko eskatu zien gai-jartzaileak eta behar zen guztietan bikain erantzun zuten Kabigorrin elkartu ziren entzuleek. Kantuan, bertsolariei jartzeko puntuak whatsapp bidez bidaliz, bertsoan ere bai...

Otsailaren 5ean izango da hurrengo Kabigorriko bertso-gaua. Han izango dira kantuan Izarne Zelaia, Beñat Gaztelumendi, Karlos Aizpurua eta Odei Barroso eta Aitor Errazkinek jarriko dizkie gaiak.


Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu